Gabon hauetako planak

ZURE EROSKETAK SARITZEN DITUGU

Tokiko merkataritzan egindako 20€-tik gorako erosketa tiketa Gasteiz On Gune Informazio Puntuetan aurkeztuz, opariak edota doako zerbitzuak lortzeko aukera izango duzu.

OPARIAK EROSKETEN TRUKE

(*) Izakinak agortu arte

  • Altafit Gym Club eta Viva Gym-eko eguneko sarrerak
  • Gabonetako ekintzetarako sarrerak: zinema, saioak, izotz pista…
  • Aparkalekuetarako deskontu-txartelak.

DOHAKO ZERBITZUAK

  • Zure opariak modu jasangarrian bilduko ditugu.
  • Erosketak zaindegian gordeko dizkizugu.

NON GAUDE?

  • Plaza de la Virgen Blanca
  • Plaza del Arca

PLANAK

GABONETAKO IPUINEN IBILBIDEAK

  • Bizi itzazu Gabonetako klasikoak familiarekin auzuneetako erakusleihoetan.
  • Auzune bakoitzak ipuin bat islatzen du. Jarrai ezazu audio-gidekin edo eta bisita gidatuen bidez.

KONTSULTATU
“GABONETAKO IPUINEN” IBILBIDEAK

EMAN IZENA
“GABONETAKO IPUINEN” BISITA GIDATUETAN

KANDELEN GAUA ERDI AROKO HIRIGUNEAN

Abenduaren 23an, ostirala, XXII edizioa ospatuko da.

EGITARAUA

  • 18:00etan: Gaueko bisita gidatua Erdi Aroko Hirigunetik.
    Informazio gehiago eta erreserbak Turismo Bulegoan 945 161 958.
  • 19:00 etan: Ikuskizun ibiltaria DEABRU BELTZAK-en eskutik.
    Otxanda Andrearen Dorretik irtengo da eta Aihotz Plazan bukatuko da.
  • 20:00 etan: Ardo Beroaren dastapena.
    Aihotz Plazan izango da.
  • 20:00 etan: Musika giroa Erdi Aroko Hiriguneko kaleetan.

*Gogora ezazu ekitaldiak diraun bitartean kandelen pizketa eta kokapena errespetatzea, 21:00 etatik aurrera kandela eramateko aukera izango duzu.

ERAKUSLEHIOETAKO JAIOTZEN IBILBIDEA

  • Sar zaitez erakusleihoetako QR-etan gure Galdera Jokoan parte hartzeko.
  • Haurrentzako jaiotza-ebakigarriak saltoki partaideetan.

KONTSULTATU “ERAKUSLEIHOETAKO
JAIOTZEN” IBILBIDEA

EGIAZTU “ERAKUSLEIHOETAKO JAIOTZEN”
ZOZKETAREN OINARRI JURIDIKOAK

ARDO BEROA ZARAMAGAN

Abenduaren 24-ko arratsaldean, ardo bero tradizionala eta gabonetako gozokiak zerbitzatuko dira Zaramagako ostalaritzan + Musika giroa kaleetan.

ARDO BEROA OSTALARITZAN:

Bar Gol Reyes de Navarra, 52
Café Bar Waldo Puerto de Barazar, 2
El Txoko Taberna Portal de Legutiano, 20
Salón de Juegos Zaramaga Cuadrilla de Vitoria, 20

GABONETAKO GOZOKIAK OSTALARITZAN:

Bar Astoria Reyes Católicos, 3
Maese Escribá Reyes Católicos, 22
Vivo donde compro. Compro donde vivo